XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldun bat ikusi zuen, azkenean, Lakuntzatik ateratzen.

Bere aurrera azaldu eta honela galdetu zion: - Aizu, gizon! Mattin Mottelaren bila nabil egun hauetan guzitan eta dirudienez, Sakana alde honetan ibili behar du.

- Ezagutzen duzu, edo non harrapa nezakeen badakizu?.

- Delako zerua hain gertu bazenu aingeruekin eskuz-esku musean ibili besterik ez zenuke gaur.

- Zuk diozun Mattin Mottela hori ni naiz. Zuk esan zer nahi duzun.

- Zeu? erantzun zion pozaren pozez.

- Bai, bai. Nik dakidanez, izen horretako kaskarin bakarra neuk izan behar dut munduan.

Oraikotik ez dago aldatzerik: izen horrekin hazi, horrela bizi eta nere horrekin joan behar izango dut mundutik.

Frantsesak orduan, aurpegi atseginez eskua luzatuz: - Asko pozten naiz zu ezagutzeaz.

- Zure atzetik nenbilen aspaldi.

- Izen haundiko gizona zaitugu lapurrok.

- Eta zertan lagun zaitzaket? - Ez nator laguntza eske. Biok geure eskuetaz baliatu ohi gara orain arte bizian.

- Zure ospea duzu zuk hemen, eta nik ere bai han Frantziako lapurren aurrean.

- Gu bion arteko trebetasuna buruz-buru neurtzeko asmotan nator zuregana.

- Hori besterik ez bada, ez du merezi luzamenik ematea.

- Oraintxe bertan egingo dugu saioren bat.

- Lanbide berezirik jarri nahi duzu? - Ez.

- Berez datorren zerbait aukera genezake.

Bazen han bidetik gertu zuhaitz haundi bat bele kabia goien goienean ageri zuena.

Begira-begira jarri zen Mattin Mottela, eta honako desafio hau egin zion arrotzari: - Ikusten duzu lasto mordo hori? Bele kabia da eta loka arrautzetan dago.

Ea nork hartzen dituen arrautzeak belea kabitik mugierazi gabe.